Mundua -
Parlamentua
Sergio Mattarella berriro aukeratu dute Italiako estatuburu
Beste agintaldi bat egingo du, alderdi politikoak ez baitira gai izan beste hautagai bat aukeratzeko zazpi bozketatan.
agentziak | eitb media
Italiako Parlamentuak Sergio Mattarella aukeratu du gaur estatuburu izaten jarraitzeko, alderdi politikoak ez baitira gai izan beste hautagai bat aukeratzeko zazpi bozketatan.
Bozketa amaitu baino lehenago lortu du 80 urteko hautagaiak beharrezko 505 botoen babesa. Parlamentuan egin duten zortzigarren bozketa izan da, eta 1.009 "boto-emaile handien" gehiengo osoaren babesa eskuratuta, txalo zaparrada entzun da.
Mattarellaren agintaldia otsailaren 3an amaitu behar zen, eta esana zuen ez zuela jarraitzeko gogorik, baina larunbat honetan aitortu du onartu egingo duela alderdi politiko gehienak horren alde badaude, azkenean gertatu den moduan.