Mundua -
Portaera 'lizuna' egotzita
Makillatuta eta ileordea soinean eramateagatik atxilotu dute Bahrainen
Homosexualitatea delitua da Bahrainen eta errudunei kartzela-zigorrak jartzen dizkiete. Parlamentari batzuek homosexualen kontrako legeak zorroztea eskatu dute.
Erredakzioa
Bahraineko Poliziak gazte bat atxilotu du Manaman kalera galtza motzetan, makilatuta eta ileordearekin ateratzeagatik. Portaera 'lizuna' eta libertinajea bultzatzea leporatu diote.
Gaztea emakumez jantzita zihoan kale oso jendetsu batetik Poliziak atxilotu zuenean, Gulf News egunkariaren arabera. Homosexualitatea delitua da Bahrainen eta kartzela-zigorrak ezartzen dituzte.
Homosexualitatea jendaurrean erakusten dutenen kopuruak gora egin duela antzeman dute Bahraingo parlamentariek eta homosexualen kontrako arau zorrotzagoak eskatu dituzte. Arau horien artean, migrazio-lege zorrotzagoak eta atzerrarien erbesteratzea daude.
10 trabesti atxilotuta2010ean 10 trabesti atxilotu zituzten Urte Berriaren ospakizunean libertinajea bultzatzea leporatuta. Agintariek ez zuten atxilotuen nazionalitatearen berri eman, baina guztiak herrialde arabiarretakoak zirela konfirmatu zuten.