Mundua -

Eskandalu politikoa

Umberto Bossi Italiako Lega Nordeko buruak dimititu du

"Alderdiaren onerako" aurkeztu du Bossik bere dimisioa, balizko finantzazio irregular batek alderdiaren diruzainaren dimisioa ere eragin ostean.

Umberto Bossi Lega Nordeko idazkari nagusiak dimisioa aurkeztu du. Argazkia: EFE
Umberto Bossi Lega Nordeko idazkari nagusiak dimisioa aurkeztu du. Argazkia: EFE
Umberto Bossi Lega Nordeko idazkari nagusiak dimisioa aurkeztu du. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Umberto Bossi Lega Nordeko idazkari nagusiak dimisioa aurkeztu du, "alderdiaren onerako", balizko finantzazio irregular batek Francesco Belsito alderdiaren diruzainaren dimisioa ere eragin ostean, 'La Republica' kazetak jaso duenez.

Horren ondorioz, Roberto Calderolik, Roberto Maronik eta Manuela Dal Lagok osatutako Batzorde Kudeatzaile bat izendatu dute eta honen ardura izango da datorren udazkenean alderdiaren buruzagi berria izendatuko duen kongresua antolatzea.

"Kale egiten duenak ordaindu behar da, berdin dio nola deitzen den", esan du Bossik. "Alderdiaren eta kideen onerako dimititu dut. Alderdiaren onura da nire lehentasuna", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea