Mundua -

Sarraskia

Aihotz batekin lau senitarteko hil ditu Hungarian

Ustezko hiltzailea, 24 urteko gaztea, atxilotu dute dagoeneko. Biktimak bi aitona, aita eta anai bat dira. Gainera, ama, arreba bat eta hirugarren lagun bat zauritu ditu.

Ustezko hiltzailea hortik gertu atxilotu du, urtegi baten ondoan. Argazkia: EFE
Ustezko hiltzailea hortik gertu atxilotu du, urtegi baten ondoan. Argazkia: EFE
Ustezko hiltzailea hortik gertu atxilotu du, urtegi baten ondoan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hungariako Poliziak 24 urteko gazte bat atxilotu du Kulcs herrialdean, Budapest hiriburutik 60 kilometrora, matxete batekin lau senitarteko hil ostean.

Ustezko hiltzailea Jutas Csanad Horvath da eta biktimak bi aitona, aita eta anaia izan dira. Gainera, etxetik ihes egin baino lehen ama, arreba eta hirugarren lagun bat zauritu ditu.

Poliziak jakitera eman duenez, jazoeraren zergaitiak oraindik ez dira ezagutzen. Zaurituak ospitalera eraman dituzte baina ezin izan diete deklarazioa hartu.

Poliziak terrorismoaren aurkako talde bat bidali du bertara eta ustezko hiltzailea hortik gertu atxilotu du, urtegi baten ondoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea