Mundua -

Istripua

Hegazkin batek lurra jo du AEBetako bizitegi-gune batean

Pentagonoak jakinarazi duenez, pilotuak berez atera dira hegazkinetik eta bizirik daude. Gutxienez, sei zauritu daude.

Suhiltzaileen zerbitzuek esan dutenez, gutxienez, hiru zauritu daude. Argazkia: EITB
Suhiltzaileen zerbitzuek esan dutenez, gutxienez, hiru zauritu daude. Argazkia: EITB
F-18 hegazkin batek lurra jo du Virginian (AEBak)

02:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Armadako F-18 hegazkin batek lurra jo du Virginia Beacheko bizitegi-gune batean, Virginiako estatuan. Bi pilotuak bizirik atera dira. Gutxienez, sei zauritu daude.

Hegazkina entrenamendu froga batzuetan parte hartzen zebilen eta lurra jo ostean, su hartu du eta guztiz suntsituta geratu da. Phil Rosi Marinako bozeramaileak jakitera eman duenez, bi pilotuak berez atera dira eta zauriak dituzte, onik badaude ere. Suhiltzaileen zerbitzuek esan dutenez, gutxienez, hiru zauritu daude.

Erreskate taldeko kide batek esan duenez, pilotuetako bat "bere jesarlekuan, shockak jota" aurkitu zuten hortik hurbil. Lekuko batek adierazi duenez, hegazkina oso baxu ari zen hegan egiten eta antza denez, erregaia galtzen zuen. Istripuaren zergaitiak ez dituzte oraindik jakitera eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea