Mundua -
Ipar Irlandan
Bonba bat aurkitu dute Dublin eta Belfast lotzen duen autobidean
Newryren eta Dublinen arteko A1 errepideko tarte bat itxi dute. Ikertzaileen arabera, litekeena da segurtasun indarreko patruila baten aurkako IRAren talde disidenteen ekintza bat izatea.
Erredakzioa
Ipar Irlandako segurtasun indarrek lehergailu handi bat aurkitu dute Dublin eta Belfast lotzen duen autobidetik hurbil. Ekintza honek 1998. urtean sinatutako Ostiral Santuko Akordioen urteurrenarekin bat egiten du (Ipar Irlandako gatazkari amaiera eman ziotenak).
Newryren eta Dublinen arteko A1 errepideko tarte bat itxi dute. Poliziako bozeramaile batek esan duenez, bonbak kalte handiak sortzeko gaitasuna zuen. Ikertzaileen arabera, litekeena da segurtasun indarreko patruila baten aurkako IRAren talde disidenteen ekintza bat izatea.