Mundua -

Tulsan

Hiru hildako eta bi zauritu Oklahoman, ustezko eraso arrazistetan

Momentuz, Poliziak ez du susmagarriaren inguruko informazio askorik; bakarrik gizon zuria dela eta furgoneta zuri batean zihoala.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arraza beltzeko hiru pertsona hil eta beste bi zauritu dira ostiralean Tulsan, Oklahoman, izandako lau tiroketetan. Poliziak uste du arrazakeriarekin lotutako hilketak izan direla.

Arrazakeriaren susmo hori CNN telebista kateari baieztatu dio Jonathan Brooks kapitain eta Poliziako bozeramaileak.

Momentuz, Poliziak ez du susmagarriaren inguruko informazio askorik; bakarrik gizon zuria dela eta furgoneta zuri batean zihoala.

Hiru hilketak zazpi orduko denbora tartean gertatu ziren, ostiral goizean, Brooks kapitainaren arabera. Hala ere, ez dago argi 31 eta 54 urteko biktimek elkar ezagutzen zuten ala ez.

Hilketa Floridan

Hilketak Floridako beste hilketa batek sortutako iskanbilaren erdian gertatu dira.

Trayvon Martin 17 urteko gaztea "auzoko patruilak" taldeko hispaniar kide zuri batek tiro eginda. Hiltzaileak bere burua babesten ari zela esan zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea