Mundua -

Sarraskia

38 pertsona hil dira Nigerian, bi elizaren kontra egindako atentatuan

Susmoak Boko Haram sekta islamiarrarengan daude. Talde horren helburua lege islamikoa ("sharia") berrezartzea da Nigeriako iparraldean, gehienak musulmanak baitira.

Atentatuak kalte ugari eragin ditu inguruko eraikinetan. Argazkia: Efe.
Atentatuak kalte ugari eragin ditu inguruko eraikinetan.
Atentatuak kalte ugari eragin ditu inguruko eraikinetan. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 38 pertsona hil dira eta beste 35 larri zauritu dira Nigeriako Kaduna herriko bi elizaren kontra egindako atentatuan. Erasoa gertatu denean, Berpizte-igandea ospatzen ari ziren.

Atentatua bi bonba-autorekin egin dute Sardauna Cresent izeneko tokian, igandeko 11:30etan, merkataritza gune batean. Hala ere, erasoaren xedea Afrika Mendebaldeko Eliza Ebangelikoa eta Jainkoaren Asanbleen Eliza zirela susmatzen dute, leherketa izan den lekutik 500 metrora baitaude.

Gingiri Bubakar Kadunako komisarioak azaldu duenez, Polizia terroristen atzetik dago dagoeneko.

Boko Haram sekta

Atentatua nork egin duen ez dago argi oraindik, baina AEBek eta Erresuma Batuak aste honetan bertan ohartarazi dute Boko Haram sekta islamistak Aste Santuan talde kristauen kontrako atentatuak antolatzen ari zela. Boko Haram izan zen, hain zuzen, 2011ko Gabonetako atentatuen arduraduna.

Susmoak Boko Haram sekta islamiarrarengan daude. Talde horren helburua lege islamikoa ("sharia") berrezartzea da Nigeriako iparraldean, gehienak musulmanak baitira. Hegoaldean, aldiz, kristauak dira nagusi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea