Mundua -

Sumatra

Tsunamiagatik ezarri dituzten bi alertak bertan behera gelditu dira

Alertek Indonesiako, Thailandiako eta Indiako kostako herriak ebakuatzea eragin dute eta biztanleak toki altuetara joateko agindua eman dute.

Tsunami alerta ezarri dute Indonesian, 8,9 graduko lurrikararen ostean

00:47

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

8,6 graduko lurrikararen eta ondorengo 8,2 graduko erreplikaren ondorioz jarritako alertak bertan behera utzi dituzte, Pazifikoko Tsunamien Alerten Zentroak (Hawaii) esan duenez, "itsas mailaren jaitsieraren ondorioz".

Bi alertek Indonesiako, Thailandiako eta Indiako kostako herriak ebakuatzea eragin dute.

Erreplikak

Lehen lurrikararen ostean hainbat erreplika egon dira, azkena 8,2 graduko lurrikara bat izan da, Banda Aceh hiriko hego-ekialdetik 618 kilometrora eta 16,4 kilometroko sakoneran.

8,6 graduko lurrikara

Indonesiako institutu sismologikoak adierazi du lurrikara uharteko iparraldean nabaritu dela. Patongeko hondartzan sirenak entzun dira, Phuketeko tokirik turistikoenean. Gainera, Indonesiako Gobernuak erreskate taldeak bidali ditu Aceh probintziara, Sumatrako uhartera.

AEBetako geologia zerbitzuak esan du epizentroa Banda Aceh (Aceh probintzia) hego-ekialdetik 431 kilometrora izan dela, 33 kilometroko sakoneran.

Lurrikara Singapurren, India hegoaldean eta Thailandian ere nabaritu da. Azken herrialde honetan, dagoeneko, kostako herrietako biztanleak etxeetatik ateratzen hasi dira eta Sri Lanka eta Maldivetan ere alerta egoera jarri dute.

Toki berean 2004 urte amaieran 9,3 graduko lurrikara batek eta ondorengo tsunami batek 230.000 lagun hil zituen, horietako 170.000 Aceh probintzian.

Indonesia Pazifikoko su eraztuna izenaz ezagutzen den inguruan dago, eta urtero 7.000 lurrikara inguru egoten dira bertan, gehienak txikiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea