Mundua -
Gatazka Sirian
Segurtasun Kontseiluak Sirian begiraleak zabaltzea adostu du
Begirale hauen helburua Kofi Annanen bake prozesuaren betetzea zaintzea izango da. Joan den 2011ko martxoan protestak hasi zirenetik Kontseiluak adostutako lehen ebazpena da.
Erredakzioa
Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak Sirian armarik gabeko 30 begirale zabaltzea adostu du larunbat honetan. Begirale hauen helburua Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko berriemaileak sustatutako bake prozesuaren betetzea zaintzea izango da.
2024 ebazpenak "Siriako agintariek egindako Giza Eskundeen urraketa guztiak" errefusatu ditu, baita "talde armatuek egindako bestelako urraketa hauek". Halaber, ebazpenak jaso duenez, "erantzuleek kontuak eman behar dituzte".
Nazio Batuen goi organu honek adostu duenez, begirale militarrak bidaliko ditu Siriara eta bitartekari lanak egingo dituzte Gobernuaren eta oposizioko taldeen artean. Gainera, bi aldeetatik indar armatua bertan behera geratu oten den egiaztatu beharko dute. Ebazpeneko azken atal batek Siriako Gobernuari egindako ohartarazpen bat jaso du.
Joan den 2011ko martxoan protestak hasi zirenetik Siriaren gainean Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak adostutako lehen ebazpena da. Izan ere, Bashar al Assadeko erregimenaren errepresioari gaitzespena erakusteko NBEk proposatutako ebazpenari betoa jarri zioten birritan Txinak eta Errusiak.