Mundua -

Ameriketako Goi-Bilera

Obamak 'Kuban demokrazia sustatzearen' alde egin du berriro

Latinoamerikako herrialde gehienek Ameriketako Goi-Bileretan Kubaren partehartzea babesten dute baina AEBek aukera hau errefusatu dute, irlak ez duelako "baldintza demokratikoak betetzen".

"Demokraziarik gabe, ez dago ekonomia arrakastatsurik", esan du Obamak Ameriketako Goi-Bileran. EFE
"Demokraziarik gabe, ez dago ekonomia arrakastatsurik", esan du Obamak Ameriketako Goi-Bileran. EFE
Abian da Ameriketako Goi-bilera

01:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Globalizazioaren erronkei aurre egitek Latinoamerikako herrialdeekiko lotura sendotzearen alde azaldu da larunbat honetan Barack Obama AEBetako presidentea. Honen esanetan, hazkunde ekonomikoa demokraziarekin bat dator. "Demokraziarik gabe, ez dago ekonomia arrakastatsurik", azpimarratu du Obamak Ameriketako Goi-Bileran

"Gure kontinente oso leku onean dago" egungo globalizazioaren erronkei aurre egiteko. Zentzu honetan, Obamak demokraziaren baloreak, segurtasuna eta giza eskubideekiko miresmena gordetzeko beharra azpimarratu du. Ildo horretan, "Kuban demokrazia sustatzearen alde" azaldu da.

Latinoamerikako herrialde gehienek Ameriketako Goi-Bileretan Kubaren partehartzea babesten dute baina AEBek aukera hau errefusatu dute, irlak ez duelako "baldintza demokratikoak betetzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea