Mundua -

HEGAZKIN ISTRIPUA

132 pertsona zeramatzan hegazkin bat erori da Txinan

China Eastern Airlines konpainiako hegazkina Kunming eta Kanton arteko bidea egiten ari zen, eta Guangxi eskualdean jausi da.

Guangxi non dagoen erakusten duen mapa. Irudia: AFP
Guangxi non dagoen erakusten duen mapa
Guangxi non dagoen erakusten duen mapa. Irudia: AFP

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

China Eastern Airlines konpainiaren hegazkin bat erori da astelehen honetan Txinako Guangxi eskualdean, CCTV Txinako telebista kateak jakinarazi duenez.

Boeing 737-800 hegazkinak zazpi urte zituen eta 1.357 kilometroko bidea egin behar zuen Kunming eta Kanton artean.

Bertan 13:15 zirenean irten da hegazkina Kunmingeko aireportutik (06:15 Euskal Herrian). Bidaiaren gutxi gorabeherako iraupena ordubete eta 40 minutukoa zen.

FlightRadar24 webguneak zabaldutako datuen arabera, hegazkina 8.900 metrora zegoen (07:19an Euskal Herrian) altuera galtzen hasi denean. 

Oraingoz ez dago argi zerk eragin duen ezbeharra, baina, hedabide horren arabera, erreskate taldeak bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Txina gaur Hegazkin istripuak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa