Mundua -

Liberia

Nazioarteko auzitegiek errudun jo dute Charles Taylor

Liberiako presidente ohiari, Sierra Leonako gerra krimenetan lagundu izana leporatu diote. Besteak beste, hilketak, bortxaketak eta haur soldaduak errekrutatzea egotzi diote.

Charles Taylor. EITB.
Charles Taylor. EITB.
Charles Taylor. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Charles Teylor Liberiako presidente ohiak zirkinik egin gabe hartu du Sierra Leonako auzitegi bereziaren epaia.

Epaimahaiak frogatutzat eman du Teylorrek laguntza eman ziela Sierra Leonako matxinoei diamanteen truke eta herrialde hartako gerra zibileko krimenen konplize egin du.

Epaileen ustez, Teylor ez zegoen Sierra Leonako matxinoei aginduak ematen zizkietenen artean, baina argi dute laguntza logistikoa eman ziela eta armak eta munizioak ematen zizkiela.

Hilketen, bortxaketen eta haur soldaduak biltzearen errudun jo du auzitegiak Liberiako presidente ohia.

Sierra Leonako gerra zibilean 50.000 lagun baino gehiago hil ziren eta asko eta asko mutilatu egin zituzten.

Epaia, maiatzaren 30ean emango da eta Teylorrek Britainia Handian bete beharko du zigorra.

Nurenbergeko nazien epaiketak ezkero, lehen aldiz jo du errudun nazioarteko auzitegi batek estatuburu bat. Epaiketak bost urte iraun du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea