Mundua -

Natura-erreserba

Israelek mila olibondo errotik ateratzeko agindua eman du Zisjordanian

Nahal Kana erreserban jabego pribatuko lursailak daude eta palestinarrak bertako lurrak ereiten dituzte agintariek gunea babestu beharra zegoela erabaki baino askoz aurreragotik.

Palestinarren esanetan, olibondoak "eguneroko jana" ateratzeko landatu zituzten. EITB.
Palestinarren esanetan, olibondoak "eguneroko jana" ateratzeko landatu zituzten. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israeleko Administrazio Zibilak, Zisjordaniako lurralde okupatuko gai zibilak kudeatzeaz arduratzen den erakunde militarrak, palestinarrek landatu berriko 1.000 olibondo sustraitik ateratzea agindu du, natura-erreserba batean landatu dituztela aitzakia jarrita.

Nahal Kana erreserba Zisjordania iparraldean dauden garrantzitsuenetarikoa da. Bertan jabego pribatuko lursailak daude eta palestinarrak bertako lurrak ereiten dituzte agintariek gunea babestu beharra zegoela erabaki baino askoz aurreragotik, Haaretz egunkariaren arabera.

Israeldarren erabakiak Deir Istiya herriko biztanleei kalte egin die, eta herritarrek epaitegietara jo dute euren lurrak ustiatu eta "eguneko jana" lortzeko eskubidea exijitzeko.

Neurri ezberdinak

"Administrazio Zibilak statu quoari eutsi behar diogula esaten digu, baina ez dugu argudio hori onartzen", esan du herriko alkateak Nami Salman egunkarian. Bere iritziz, "bi neurri ezberdin erabiltzen ari dira, eremu honetan egonlekuak sortu eta zabaltzen joan direlako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea