Mundua -

Entzuketen iskanbila

Murdoch 'ez da egokia' enpresa talde handi baten burua izateko

Britainako Parlamentuaren txostenaren arabera, News Corporationek, Murdochen enpresa taldeak, "gezurra" esan zion Diputatuen Ganbarari eta egindako okerrak "ezkutatzeko" asmoa agertu zuen.

Murdoch, Parlamentuan egindako azken agerraldian. Efe.
Entzuketak | Murdoch 'ez da egokia' enpresa talde baten burua izateko
Murdoch, Parlamentuan egindako azken agerraldian. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rupert Murdoch enpresa talde handi baten burua izateko "egokia ez dela" ondorioztatu du Britania Handiko Parlamentuko Kultura eta Hedabideen Batzordeak. Era berean, legez kanpoko entzuketen iskanbilaren kudeaketari kritika gogorrak egin dizkiote.

Txostenaren aurkezpenak ikusmin handia sortu du. Parlamentarien hitzetan, Murdoch handikiak "itsuarena nahita egin" zuen News of the World egunkarian egiten ziren legez kanpoko ekintzei ezikusiarena egiteko.

Gainera, News Corporationek, Murdochen enpresa taldeak, Diputatuen Ganbarari "gezurra" esan ziola eta egindako okerrak "ezkutatzeko" asmoa agertu zuela ondorioztatu dute.

"Itsuarena egin zuen, nahita"

"Aztertutako frogen arabera, Rupert Murdochek ez zuen gertatzen ari zenaren inguruan informazioa lortzeko asmorik agertu eta ezikusiarena egin zuen bere enpresa eta publikazioetan egiten ari zirenekin", esaten dute txostenean.

Diputatuen arabera, entzuketak eztaltzearen aldeko jarrera erakundearen maila guztietan nagusitu zen. Horrek kudeaketa okerra eragin zuen, eta, ondorioz, Murdoch "enpresa multinazional handi bat zuzentzeko pertsona egokia ez dela" esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea