Mundua -

Epaiketa Guantanamon

Irailaren 11ko akusatuek hil nahi dituztela esan diote epaileari

Bost akusatuetako bat gurpil-aulki bateri lotuta sartu dute epaitegian; antza denez, sarreran izandako portaeragatik.

Jalid Sheij Mohamed, Irailaren 11ko atentatuen ustezko burua. Efe.
Guantanamo | Irailaren 11ko akusatuek hil nahi dituztela salatu dute
Jalid Sheij Mohamed, Irailaren 11ko atentatuen ustezko burua. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramzi bin Al Shibh-ek, Irailaren 11ko atentatuengatik akusatuetako batek, AEBek hil eta bere buruaz beste egin duela esateko asmoa dutela oihukatu du Guantanamoko espetxean egiten ari diren epaiketan.

Jalid Sheij Mohamed atentatuen ustezko buruaren eta lau kideren kontrako epaiketaren atariko hiru orduak pasa ondoren, Al Shibh-ek oihukatu egin du, ingelesez: "Beharbada ez nauzue berriro ikusiko, beharbada hil egingo gaituzte eta gure buruaz beste egin dugula esango dute ondoren".

Akusatuak otoitz egiten pasa du saioa. Salaketa egin eta James Pohl batzorde militarreko epaileak isilarazi egin du.

Bost presoak banatuta sartu dituzte epaitegian, eta hiru guardiak inguratu du bakoitza,  euren artean hitz egitea ekiditeko. Hala ere, elkarri hitz batzuk esatea lortu dute behin baino gehiagotan.

Aulki bati lotuta

Bin Attash, Osama bin Ladenen ustezko bizkartzaina, gurpil-aulki bati lotuta sartu dute, epaitegian; antza denez, sarreran izandako portaeragatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea