Mundua -
Parlamenturako hauteskundeak
Alderdi nagusiek jipoia jaso dute Greziako hauteskundeetan
Antonis Samaras alderdi bozkatuenaren liderra Greziaren erreskateko zenbait puntu berrikustearen alde agertu da balizko koalizio-gobernu batean sartzeko.
Erredakzioa
Greziako gobernu-koalizioa osatzen duten bi alderdiek, Pasok-ek eta Demokrazia Berriak, jipoia jaso dute Greziako Parlamenturako hauteskundeetan.
Demokrazia Berria alderdiak lortu du boto gehien, % 20, Barne Ministerioak % 50 zenbatuta aditzera emandako datuen arabera.
Bigarren alderdi bozkatuena Syriza edo Ezker Erradikalaren alderdia izan da, botoen % 16 lortuta. Hirugarren postua Pasok alderdi sozilista izan da, botoen % 13,8rekin.
Gauzak horrela, Demokrazia Berriak 113 eserleku lortuko ditu, Syrizak 47 eta Pasokek 44. Sozialistek eta kontserbadoreek 157 eserleku bilduko dituzte, gehiengo osoa izateko beharrezkoak diren 151 baino sei gehiago.
Urrezko Egunsentia neonazien alderdiak Parlamentuan sartzea lortdu du botoen % 7 lortuta.
Samaras, erreskatea berrikustearen aldeAntonis Samaras Demokrazia Berriaren liderrak baldintza batzuk ezarri ditu balizko koalizio-gobernuari babesa emateko: euroan jarraitzea eta Greziak Europar Batasunarekin eta Nazioarteko Diru Funtsarekin hitzartutako finantza-erreskatearen zenbait puntu berriro negoziatzea.
Helburua, Greziarentzako "hazkundea eta lasaitasuna" lortzea da, bertako hedabideen arabera.
Bestalde, erreskatearen aldeko alderdiak gutxiengoa osatzen dutela nabarmendu du Alexis Tsipras Syriza Ezker Erradikalen Koalizioko liderrak, eta, horren aurrean, ezkerreko alderdien gobernua aldarrikatu du bere alderdia bigarren postuan geratu dela ikusita.