Itxi

Mundua

Frantziako hauteskundeak

Le Penek aitortu egin du galdu duela, baina bere emaitzak "historikoak" direla nabarmendu du

AGENTZIAk | EITB Media

Macronen aurrean galdu egin badu ere, ultraeskuinak inoizko emaitza onenak eskuratu ditu.

  • Marine Le Penek agerraldia egin du boto proiekzioak ezagutu eta gutxira. Argazkia: EFE

    Marine Le Penek agerraldia egin du boto proiekzioak ezagutu eta gutxira. Argazkia: EFE

Bilgune Nazionaleko hautagaiak, Marine Le Pen ultraeskuindarrak, "historiko"tzat jo ditu Frantziako hauteskundeetako bigarren itzulian lortutako emaitzak, Emmanuel Macron presidentearen aurrean galdu badu ere, eta ekaineko legegintzarako bozak "bataila handia" izango direla aurreratu du.

Le Penek boto zenbaketa bukatu aurretik aitortu du galdu egin duela, lehen boto proiekzioak ezagutu eta minutu gutxira hain zuzen ere. Une horretan, agerraldia egin du jarraitzaileen aurrean, eta baikor agertu da. Horren esanetan, emaitzak "garaipen handia" dira.

"Miloika aberrikidek aldaketaren alde egin dute", nabarmendu du Le Penek. Ultraeskuinak Frantzian izandako emaitza onenak eskuratu ditu.

Muturreko eskuineko hautagaiak eskerrak eman dizkie probintzietako eta itsasoz gaindiko lurraldeetako boto-emaileei, badirudielako leku horietan haren alde egin dutela.

Le Penek promestu du presidentearen aurrean "benetako oposizioa" egingo duela, aurki "aldaketa handia" gauzatzeko asmoz.

Horren ildotik, "partida ez da bukatu", ohartarazi du, eta ekainean legegintzarako hauteskundeak izango direla gogorarazi du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena