Mundua -

Frantziako hauteskundeak

Le Penen alde "haserreagatik" bozkatu dutenei erantzunak ematea promestu du Macronek

Frantziako presidenteak ezkertiarrentzako mezuak ere izan ditu hauteskundeak irabazi eta gero, eta ekologia sustatuko duela nabarmendu du.

Emmanuel Macron, hauteskundeak irabazi eta gero. EFE
Emmanuel Macron, hauteskundeak irabazi eta gero. EFE
Emmanuel Macron, hauteskundeak irabazi eta gero. EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak promestu du "herritar guztientzat" gobernatuko duela, eta Marine Le Pen ultraeskuindarraren alde "haserreagatik" bozkatu dutenei "erantzunak" emango dizkiela azpimarratu du. Agintaria irabazlea izan da Presidentziarako hauteskundeetako bigarren itzulian, eta, horrenbestez, karguan jarraituko du beste bost urte.

Eiffel Dorrea atzean zuela, Macronek agerraldia egin du hauteskundeetako emaitzak ospatzeko. Horren esanetan, azken bost urteak "transformaziokoak" izan dira, baina hurrengoak ez direla "jarraipen soila" izango aurreratu du.

"Asko dugu egiteko. Ukrainako gerrak gogorarazten digu une tragikoak bizi ditugula eta Frantziak bere indarra garatu behar duela esparru guztietan", adierazi du.

Macronek eskerrak eman dizkie bere jarraitzaileei, baina eskuin muturra geldiarazteko helburuz botoa eman diotenei ere bai. Gainera, abstenitu egin direnen "isiltasunari" ere erantzungo diola esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Frantzia Emmanuel Macron Frantziako Gobernua Alderdi ultrakontserbadoreen azken ordukoa