Mundua -

Jakarta hegoaldean

Errusiako hegazkin bat desagertu da Indonesian, 46 lagunekin

Bidaiarien artean, Indonesiako Garraio Ministerioko langileak, herrialdeko bidaiak egiten dituzten airelineako arduradunak eta Jakartako Errusiar enbaxadako ordezkariak.

Desagertutakoen senitarteko bat, negarrez. EFE
Desagertutakoen senitarteko bat, negarrez. EFE
Desagertutakoen senitarteko bat, negarrez. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegazkin bat desagertu da Indonesian 46 lagunekin, zortzi errusiar eta Indonesiako 38 lagun, erakustaldi hegaldi bat egiten ari zirenean. Agintariek azaldu dutenez, hegazkinak kontaktua galdu du radarrarekin Salak mendatetik pasatzen ari zenean, Jakarta hegoaldetik 60 kilometrora.

Pilotuak baimena eskatu du kontrol-dorrean 10.000 oinetatik 6.000tara jaisteko, baina 6.200etan zegoenean, radarretik desagertu da.

Halim Perdana aireportutik atera da hegazkina, hasiera batean, 30 minutuko erakustaldi hegaldi bat egiteko asmoz.

Agintariek hainbat hegazkin bidali dituzte bertara baina ezin izan dute hegazkina topatu. Gainera, eguraldi txarrak ez du lana errazten eta bihar goizean jarraitu beharko dute bilaketa lanekin.

Bidaiarien artean, Indonesiako Garraio Ministerioko langileak, herrialdeko bidaiak egiten dituzten airelineako arduradunak eta Jakartako Errusiar enbaxadako ordezkariak zihoazen.

Aparatu errusiarra hegazkina promozionatzeko bira bat egiten ari zen Asiatik.

Sukhoik, Boiengekin batera egindako hegazkinak, 95 bidaiarirentzat tokia du eta 3.000 eta 4.500 kilometroko autonomia du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea