Mundua -
XX. MENDEKO ARTELAN GARESTIENA
195 milioi dolarretan saldu dute Marilyn Monroeren erretratu bat eta XX. mendeko artelan garestiena bihurtu da
New Yorkeko Christie´s etxean egin dute enkantea, eta Larry Gagosian bildumazaleak erosi du Andy Warholek egindako 'Shot Sage Blue Marilyn' erretratua.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ameriketako Estatu Batuetan 195.040.000 dolarretan saldu dute 'Shot Sage Blue Marilyn' izeneko artelana, eta XX. mendeko garestiena bihurtu da.
Andy Warholek 1964an Marilyn Monroeri egindako erretratua Larry Gagosian bildumazaleak erosi du.
Enkantea New Yorkeko Christie´s etxean egin dute.
Adituek 200 milioi dolarretan saltzea espero zuten, baina ez da kopuru horretara iritsi. 170 milioi dolarreko eskaintzarekin irabazi du enkantea erosleak, eta, zergak gehituta, 195 milioi dolar ordaindu beharko ditu guztira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea