Mundua -

Frantzia

Macronek lehen ministroaren dimisio gutun bat errefusatu du

Frantziako presidenteak azaldu duenez, Gobernuaren helburua "bere lanarekin jarraitzea" da hauteskundeen osteko egoera parlamentarioa argitzen den bitartean.

Emmanuel Macron
Emmanuel Macron
Emmanuel Macron

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elizabeth Borne Frantziako lehen ministroak dimisioa eman du Emmanuel Macron presidentearen aurrean, baina Macronek dimisioa errefusatu egin du hauteskundeen ostean egoera parlamentarioa argitzen den bitartean "Gobernuak bere lanarekin jarrai dezan".

Macron gehiengo absoluturik gabe geratu da Asanblea Nazionalean, eta, horrek, kasurik onenean, kanpoko indar politikoekin hitzartzera behartzen du, presidentetza-hauteskundeen aurretik agindutako erreforma batzuk aurrera atera nahi baditu.

Bornek egoera berri horri erantzun dio uko egiteko gutuna mahai gainean jarriz, Eliseoaren arabera. Macronek alderdietako buruekin harremanetan jarri nahi du orain, "irtenbide eraikitzaileak" bilatzeko, Frantziako telebista publikoak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Emmanuel Macron