Mundua -

2009an

AEBetako soldadu bati Iraken bost lankide hiltzea egotzi diote

Gertaera 2009. urtean gertatu zen, Irakeko ospitale batean. Heriotza zigorra jar diezaiokete egotzi dizkioten karguengatik.

Leherketa bat Iraken. EFE
Leherketa bat Iraken. EFE
Leherketa bat Iraken. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

John Russell AEBetako sarjentuari bost lankide hiltzea egotzi diote Irakeko ospitale batean, 2009 urtean, indar armatuetako iturriek esan dutenez.

47 urteko sarjentu honi aldez aurretik pentsatutako bost hilketa leporatuko dizkiote, akusatua atxilotuta dagoen Lewis-McChordeko basetik bidali duten ohar batean adierazi dutenaren arabera, hala ere, oraindik ez da epaiketaren datarik finkatu.

Heriotzak 2009ko maiatzaren 11an geratu ziren, Irakeko "Camp Liberty" ospitalean. USA Today egunkariaren arabera, sarjentuaren lana amaitu baino hiru aste lehenago, portaera paranoikoa atzeman zioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea