Mundua -

Italian

Brindisiko institutuak mafiari buruzko lehiaketa bat irabazi zuen

Ikastetxeak Francisco Morvillo de Falcone epaile siziliarraren emaztearen izena du. Emaztea eta epailea hiru bizkartzainekin batera hil zituzten bomba atentatuaz 1992ko maiatzaren 23an.

Institutuak mafiak hildako epaile baten emaztearen izena dauka. Efe.
Atentatua Italia | Institutuak mafiari buruzko lehiaketa irabazi zuen
Institutuak mafiak hildako epaile baten emaztearen izena dauka. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Morvillo-Falcone emakumezkoen ikastetxeak lehen saria lortu zuen legezkotasunari buruzko eta mafiaren kontrako lehiaketa batean. Brindisiko ikastetxean bonba bat lehertu da, 16 urteko neska hil du eta beste zazpi zauritu ditu.

Institutuak "Legezkotasunari aurpegira begira iezaiozu" izeneko argazki muntaiari esker irabazi zuen saria, Il Corriere della Sera egunkariaren tokiko edizioaren arabera.

Iragarkian 14 emakumezkoren begiradek Giovanni Falcone eta Paolo Borsellino mafiak hildako bi epaileak inguratzen zuten. Biak 1992an hil zituen Sizialiako mafiak.

Lehiaketa Editore-Gazteen Behatokiak antolatu zuen, eta Calabria eta Apuliako lurraldeetako gazteak antolatutako krimenaren inguruan hausnatzeko helburua zuen.

Sacra Corona UnitaApuliako lurraldean, hain zuzen, Sacra Corona Unita taldea dago. Talde horretako 16 kide maiatzaren 16an atxilotu zituzten Mesagenen, atentatuan hildako neskatoaren sorterrian, antolatutako krimenarekin lotutako delituak leporatuta.

Ikastetxeak Francisco Morvillo de Falcone epaile siziliarraren emaztearen izena du. Emaztea eta epailea hiru bizkartzainekin batera hil zituzten bomba atentatuaz 1992ko maiatzaren 23an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea