Mundua -
Emilia-Romagnan
Sei lagun hil eta 50 baino gehiago zauritu dira Italiako lurrikaran
Ritcher eskalako 5,9 graduko lurrikara batek Italiako ipar-ekialdea astindu du eta ondorengo erreplika batek, 4,9 graduko lurrikarak, gutxienez sei hildako utzi ditu Italiako iparraldean.
Erredakzioa
Ferrara probintziako enpresa batean, Marokoko 29 urteko langile bat hil da, 05:00etan, txanda amaitzear zegoela, teilatuko hobi bat gainera erori zaionean.
Nicola Cavicchik baste lankide bati txanda aldatu zion eta lanean zegoen lurrikararen unean Leonardo Ansalonirekin batera. San Agostinoko zeramika lantegi batean zeuden biak sabaia erori denean.
Bestetik, Gabi Ehsemann, 37 urteko Alemaniako emakumea, Bolognan hil da beldurrak eragindako krisi batengatik. Azkenik, ikarak ere, 100 urtetik gorako emakume baten heriotza eragin du.
San Agostino auzoko beste lantegi batean, langile bat hilik aurktitu dute hondakinen artean.
Italiarrak hunkituta zeuden jada atzo Brindisiko atentatuarengatik, eta beste albiste txar batekin esnatu dira gaur ere.
04:03ak aldera Ritcher eskalako 5,9 graduko lurrikara batek Italiako ipar-ekialdea astindu du. Ordubete geroago, beste lurrikara bat izan da, 4,9 gradukoa, Modenako probintzian, eta erreplika honen ondorioz, Bondenon kokatutako hainbat lantegi erraustu dira. Suhiltzaileek zabaldutako informazioen arabera, litekeena da hondakinen azpian hainbat lagun harrapatuta egotea.
Arratsaldean, 5,1 graduko erreplika batek eraikin gehiago eraustea eragin du eta kalteak ugariak izan dira. Finale Emiliako elizako dorreko erlojua, esaterako, erori egin da eta ondorioz, suhiltzaile bat zauritu da.
5,9 graduko lurrikara Toscana, Veneto, Lombardia, Trentino - Adige Garaia eta Friuli-Venezia-Julia bezalako zonaldeetan nabari dute. Tokiko komunikabideek jakitera eman dutenez, hainbat herritar kalera atera dira 20 segunduko iraupena izan duen lurrikararen beldur.