Mundua -
Lilleko Fiskaltzaren arabera
Strauss-Khan, taldean eginiko bortxaketa batean sartuta
Justiziak uste du Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari ohi Dominique Strauss-Kahnek Belgikako prostitutekin egindako festetan parte hartu zuela enpresa gizonekin eta poliziekin batera.
Erredakzioa
"Taldean eginiko bortxaketa" gisatzat jotako gertaeratan sartu du Lilleko Fiskaltzak Dominique Strauss-Kahn.
Frédéric Fèvre epaileak ikertzen duen auziaren arabera, 2010 urteko abenduaren 15 eta 18 egunen bitartean gertatu zen, Washingtonen.
"Proxenitismo larria" ikertzen du auziak, eta Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari ohi Dominique Strauss-Kahn dago tartean. Gainera, dirua zuritu eta iruzur egin ote zuten ikertzen ari dira.
Strauss-Kahnen abokatuek ohar bateratu bat bidali dute, eta beren bezeroari "kalte egiteko nahia" egotzi diote Justiziari eta komunikabideei.
Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari ohi Dominique Strauss-Kahnek enpresa gizonekin eta poliziekin batera, Belgikako prostitutekin egindako festetan parte hartu zuen susmoa du Fiskaltzak, besteak beste David Roquetekin, Fabrice Paszkowskirekin eta Christophe Lagarderekin batera.
Prostituta baten arabera, Strauss-Kahnek "indarra erabili zuen" berekin izandako harremanetan.
"Eskutik heldu, iletik tira eta mina egiten zidan", adierazi zuen emakumeak, eta Washingtonen egiten zituzten festa horietako batean, "sodomizatzen saiatu" zela kontatu zuen.
Bertan egon omen zen beste emakume batek, ordea, ukatu egin du horrelakorik gertatu izana eta Struass-Khanek emakumeek kobratu egin zutela ez zekiela adierazi du.