Mundua -

AEB

San Franciscoko aireportua ebakuatu dute bonba-mehatxu batengatik

Poliziak objektu susmagarri bat aurkitu du, eta hura ikertzen dabil. Gizonezko bat atxilotu omen dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Franciscoko Aireportuko nazioarteko terminala bidaiariz hustu dute ostiral gau honetan, bonba-mehatxu bat jasota, objektu susmagarri bat aurkitu ostean, AEBko Poliziak txio baten bidez jakinarazi duenez. Objektu hori ikertzen ari dira orain.

"Poliziaren ekintzagatik Nazioarteko Terminala ebakuatzen ari gara", adierazi du beste txio baten bidez San Franciscoko Aireportuak. Gainera, AirTrain eta BayArea Rapid Transiteko tren-zerbitzuak ere eten dituzte.

Bestalde, Associated Pressek jakitera eman duenez, Poliziak gizonezko bat atxilotu du, baina ez du xehetasun gehiagorik eskaini.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak