Mundua -

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Bi hildako eta bost zauritu Los Angelesen izandako tiroketa batean

Poliziak ez du argitu susmagarriren bat identifikatu duten.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona hil dira eta beste bost zauritu dituzte igande honetan izandako tiroketa batean, Los Angeleseko San Pedroko Peck parkean.

Zazpi lagun ospitalera eraman dituzte, eta horietako bi, gizon bat eta emakume bat, zaurien ondorioz hil dira.

Poliziak ez du esan susmagarriren bat identifikatu duten, eta gertatukoa argitzeko ikerketa bat du abian.

Tiroketa auto erakusketa informal batean gertatu zen, hiriko suhiltzaileen saileko bozeramaileak jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea