Mundua -

AEBetan

Gizonezko batek duela 33 urte ume bat hil zuela aitortu du New Yorken

Kasu honek Ameriketako gizartea hunkituta utzi zuen, eta orduan presidente zen Ronald Reagan maiatzaren 25a Galdutako Haurren Nazioarteko Eguna deitzera eraman zuen.

Etan Patz galdutako umearen argazkia. EFE
Etan Patz galdutako umearen argazkia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegun honetan New Yorken atxilotu duten gizonezko batek 1979an Etan Patz umea desagertzen eta hiltzen lagundu zuela aitortu du. Kasu honek Ameriketako gizartea hunkituta utzi zuen eta orduan presidente zen Ronald Reagan maiatzaren 25an Ume Galduen Nazioarteko Eguna deitzera eraman zuen.

"Gizonezko batek New Yorkeko Poliziari egindako adierazpenetan, duela 33 urte Etan Patz desagertzen eta hiltzen parte hartu zuela esan du", adierazi du Raymond Kelly segurtasun gorputzeko burua.

Pertsona hau Camdenen atxilotu dute, New Jersey inguruan. Ez dute haren berririk eman galdeketa egiten ari baitzaizkiote oraindik, eta ez da haren kontrako kargurik aurkeztu.

NBC katearen arabera, Pedro Hernandez gizonezkoa Etan Patzen inguruan bizi zen hark 6 urte zituenean desagertu zenean, 1979ko maiatzaren 25ean, hain zuzen ere. Egun hartan bakarrik irten zen etxetik autobus geltokira goizeko lehen orduan, eskolara joateko. Komunikabide horren dioenez, Hernandezek karamelu batzuk erabili zituen haurra erakartzeko.

The New York Post egunkariak jakitera eman duenez, gizonezkoak Poliziari umea labankadaz hil zuela adierazi dio, haren gorpua zatikatu eta plastiko poltsetan gordetzeko, ondoren zakarrontzira botatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea