Mundua -

TRAFIKO ISTRIPUA

Gutxienez 12 erromes poloniar hil dira eta 31 zauritu, Kroazian izan den autobus istripuan

Zagrebetik gertu, 40 bat kilometrora, izan da ezbeharra gaur goizean. Lehen hipotesien arabera, gidariak lo hartu du gidatzen ari zela.

Larrialdi taldeak lanean, istripuaren tokian. Argazkia: EFE
Larrialdi taldeak lanean, istripuaren tokian. Argazkia: EFE
Larrialdi taldeak lanean, istripuaren tokian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 12 pertsona hil dira eta beste 31 zauritu -batzuk egoera kritikoan daude- , gaur goizean Zagrebetik gertu izandako autobus istripu larrian.

Kroaziako Larrialdietako iturriek HRT kate publikoari adierazi diotenez, Poloniatik abiatu zen autobusa eta Hungariako muga zeharkatu ondoren, Zagrebetik 40 kilometrora izan du istripua, 05:40 aldera. Autobusean erromes talde bat zihoan, Varsoviatik gertu dagoen herri batetik abiatu eta Medjugorjeko santutegi marianoa bisitatzera zihoana, Bosnia-Herzegovinako hegoaldean.

Suhiltzaileek, poliziak eta larrialdietako taldeek bidaiariak erreskatatu eta Varazdin eta Zagrebeko ospitaleetara eraman dituzte.

Autobuseko gidariak lo hartu duela uste dute ikertzaileek baina erabakigarria izango da ondorengo orduetako ikerketa sakona, zer gertatu den erabat argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nazioartea Europa Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak