Mundua -

Liskarrak

Ukabilkadaka defendatu dute ukraineraren ofizialtasuna Parlamentuan

Ukrainako Gobernuaren aldekoak eta kontrakoak gogor borrokatu dira, errusieraren ofizialtasunaren inguruko bozketa bat hastear zegoenean.

Ukabilkadaka defendatu dute ukraineraren ofizialtasuna Parlamentuan. Irudia: EITB
Ukabilkadaka defendatu dute ukraineraren ofizialtasuna Parlamentuan
Ukabilkadaka bukatu dute Ukrainako Parlamentuan

01:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako Gobernuaren aldekoak eta kontrakoak errusiera herrialde horretan ofiziala izateko bozketa bat hasi aurretik borrokatu dira Parlamentuan, RIA Novosti Errusiako agentziak zabaldu duenez.

Bozketa hastear zegoela, oposizioko parlamentariak eraikinean sartu dira eta Gobernuaren alde dagoen Eskualdeen Alderdiko kideekin borrokatu dira. Horrezkero, Volodimir Litvin Parlamentuko presidenteak amaitutzat eman du bilkura.

Oposizioaren arabera, proiektuak errusiera eta ukrainera hitz egiten dutenen arteko liskarrak areagotu besterik ez du egingo. "Horren moduko proiekturik ez eztabaidatzeko eskatzen diogu Parlamentuari, gizartean haustura sor bailezake", Viacheslav Kririlenko Gure Ukraina-Herriaren Autodefentsa oposizioko alderdiko kideak adierazi duenez.

Konstituzioaren arabera, ukrainiarra da herrialdeko hizkuntza ofizial bakarra, 2010ean hauteskundeak irabazi aurretik, Viktor Yanukovich presidenteak errusiera ofizial egingo zuela promestu zuen, baina ordutik ez du gehiengorik lortu Parlamentuan.

Ukrainako herritarren % 30 eta % 50rentzat errusiera da euren ama-hizkuntza, bi herrialdeen arteko lotura historikoak direla-

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea