Itxi

Mundua

AEB

Alec Baldwinek sakatu zuen Halyna Hutchins hil zuen pistolaren kolpekaria, FBIren arabera

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aktorearen hasierako adierazpenak gezurtatu ditu orain FBIren txostenak. Fiskalak momentuz ez du horren aurkako akusaziorik aurkeztu. Biktimaren familiak, ordea, aktorea salatu zuen zuhurtziagabeko hilketa egotzita.

  • Alec Baldwin aktorea, artxiboko argazki batean. Irudia: EITB MEDIA

    Alec Baldwin aktorea, artxiboko argazki batean. Irudia: EITB MEDIA

FBIk ondorioztatu duenez, Halyna Hutchins argazki-zuzendaria nahi gabe hil zuen pistolaren kolpekaria sakatu zuen Alec Baldwin aktoreak, "Rust" pelikularen grabaketan, Baldwinek hasieratik hori ukatu bazuen ere.

FBIren txostenaren arabera, errebolbera ondo zegoen eta "ezinezkoa da, kolpekaria sakatu gabe, tiro egitea". Iazko urrian izandako elkarrizketa batean aktoreak esan zuen ez zuela inoiz kolpekaria sakatu, eta pistola berak bakarrik egin zuela tiro.

Polizia-txostenak ebatzi duenez, Hutchinsen heriotza istripua izan zen, "benetako munizioarekin nahita kargatu izanaren froga sinesgarririk ez dagoelako".

Fiskalak momentuz ez du Baldwinen aurkako akusaziorik aurkeztu. Biktimaren familiak, ordea, aktorea salatu zuen zuhurtziagabeko hilketa egotzita.

Halyna Hutchins 2021eko urriaren 21ean hil zen, Mexiko Berrian (AEB) "Rust" pelikularen grabaketan, jaurtigairik gabeko pistola izan behar zuen benetako pistola batekin Baldwinek tiro egin ostean.

Mexiko Berriko agintariek 140.000 dolar inguruko isunarekin zigortu zuten "Rust" filmearen ekoizleak, tartean Baldwin bera, segurtasun protokoloak urratzeagatik.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena