Mundua -
Tiroketa
Frankotiratzaile batek bi lagun hil eta 8 zauritu ditu, Finlandian
2000 urtetik 33 lagun hil dira Finlandian eskoletako eta merkataritza-gunetako lau tiroketetan.
Erredakzioa
18 urteko bi lagun hil dira eta beste 8 zauritu dira frankotiratzaile baten tiroketarengatik, Helsiniki hiriburutik 50 kilometrora dagoen Personashan hirian.
Hiltzailea, 18 urteko gaztea, ihes joan zen hasiera batean, eta ondoren, atxilotu egin dute. Ustez, gizonezkoak "borroka uniformea" zuen tiroketaren unean, eta komunikabideen arabera, merkataritza-gune bateko teilatutik egin du tiro jendearen aurka.
Zortzi zaurituak ospitaletan artatu dituzte.
Ustezko hiltzailea atxilotutakoan, Poliziak hainbat arma atzeman dizkio eta beharrezko baimenak ez dituela berretsi dute.
Gertatutakoa ikertzen ari dira eta oraindik ez dakite zergatik egin duen tiro jendearen aurka.
2000 urtetik 33 lagun hil dira Finlandian eskoletan eta merkataritza-guneetan egindako tiroketengatik.
2009an, Helsinkik herrialdeko armen legea gogortzea erabaki zuen, nazioarteko legediaren arabera, nahiko liberala baitzen.