Mundua -

Afganistanen

Sei haur eta emakume bat hil dira NATOko bonbardaketa batean

Afganistango Segurtasunerako Nazioarteko Indar taldeek familia bereko zazpi kide hil dituzte matxinoen aurkako operazio batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Afganistango Segurtasunerako NATOko Nazioarteko Indarrek sei ume eta emakumezko bat hil dituzte larunbat honetan Paktia probintzian.

Gertaera Gerda Seraiko herrialdean jazo da, Rohula Samon lurralde-gobernadoreak jakitera eman duenez, NATOko indar armatuek matxino talibanen eta Haqqani sar terroristaren kideen aurka abiatutako operazio batean.

NATOko Afganistango misioaren bozeramaile batek azaldu duenez, gertaeraren berri dute dagoeneko eta honen gaineko informazioa ari dira biltzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea