Mundua -

Neurri berria

Erresuma Batuak etorkinen sarrera muga dezake krisia areagotuz gero

Lan bila doazen Euroguneko herritarren sarrera mugatzea aztertzen ari dira bisa errekerituz.

Etorkinak.
Etorkinak.
Etorkinak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Gobernua immigrazioa mugatzea aztertzen ari da Euroguneko krisiak okerrera egiten badu, Theresa May Barne ministroak berretsi duenez.

"The Daily Telegraph" egunkarian egindako elkarrizketa batean, David Cameronen Gobernua ideia hori aztertzen ari dela adierazi du lehen aldiz.

Neurri hori onartzeko Euroguneko egoera ekonomikoak okerrera egin beharko lukeela zehaztu du. Ildo honetan, bisa errekerituz, lan bila doazen Euroguneko herritarren sarrera mugatzea aztertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea