Mundua -

Miamin, AEBetan

Hil egin dute biluzik egon eta lagun baten aurpegia jaten egoteagatik

Polizia batek aldetik kentzeko agindu zion erasotzaileari, baina honek ez zion kasurik egin. Ondorioz, agenteak tiro egin zion. Biktima ospitalera eraman zuten zauri oso larriak zituela ikusita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil egin du Miamiko Poliziak biluzik zegoela eta beste tipo baten aurpegia haginkatzen ari zela ikustean. Erasoa Floridako autobide bateko zubi batean jazo da.

Larunbateko 14:00ak ziren (20:00ak EAEn) Miamuko MacArthur autobidean tiro hotsak entzun zituztenean. Lekuko batek bi gizon ikusi zituen, bata bestearekin borrokan, eta abisua eman zion inguruan zegoen polizia bati, The Miami Herald egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Agentea hurbildu egin zen eta gizon bat ikusi zuen, biluzik, beste baten aurpegiari hozka egiten. Poliziak aldetik kentzeko agindu zion erasotzaileari, baina honek ez zion kasurik egin. Ondorioz, agenteak tiro egin zion.

Sei tiroHala ere, nahiz eta tiro egin, erasotzaileak ez zion hozka egiteari utzi, eta agenteak tiro egiten jarraitu zuen. Guztira, erasotzailea sei aldiz tirokatu zuen.

Biktima hospitalera eraman zuten, zauri larriak zituela ikusita. Poliziak ez du biktima eta erasotzailearen izen-abizenik eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea