Mundua -

Hauteskundeak Egipton

Manifestatzaile batzuek Shafiq hautagaiaren bulegoak erre dituzte

Ahmed Shehatak, gertakizunen lekuko batek, azaldu duenez, berrehun pertsona inguru egoitzara (Dokki auzoan dago) heldu dira eta molotov koktelak bota dituzte bulegoen aurka.

Haur bat egoitzaren aurrean txartelak hartzen. EFE
Haur bat egoitzaren aurrean txartelak hartzen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manifestatzaile talde batek ostiral honetan Ahmed Shafiq Egiptoko presidentetzarako hauteskundeetako hautagaiaren bulegoak erre ditu, Kairoko auzo batean, Egiptoko segurtasun iturriek jakitera eman dutenez.

Ahmed Shehatak gertakizunen lekuko batek azaldu duenez, berrehun pertsona inguru egoitzara (Dokki auzoan dago) heldu dira eta molotov koktelak bota dituzte bulegoen aurka.

Segurtasun iturriek informazio hori berretsi egin dute, eta jendetzak Shafiquen bulegoko materiala suntsitu duela gaineratu dute.

Eraikinaren goikaldea berdin-berdin geratu da erasoen ostean, kalea aldiz, hautagaien aurpegiak zeramatzaten kartelez beteta gelditu da.

Erasoaren ostean, Mubark ministroaren ministro ohiaren aldeko hainbat jarraitzaile egoitzaren ingurura joan dira, eta manifestatzaileen aurka oihu egin dute, besteak beste, "Herriak Shafiq nahi du presidentetzat" hitzak esan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea