Mundua -
ARGENTINAKO PRESIDENTEORDEA
Fernandezen erasotzaileak eta haren bikotekideak aldez aurretik planifikatu zuten erasoa, Justiziaren arabera
Hilketa saiakera kalifikatuagatik prozesatu ahal dituzte biak. Justiziak adierazi duenez, emakumeak bazekien bere bikotekideak suzko arma zeramala.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Argentinako presidenteordearen erasotzailea, Fernando Sabag Montiel, eta haren bikotekidea, Brenda Uliarte, "aldez aurreko plangintzarekin eta akordioarekin" antolatu zuten erasoa, Cristina Fernandez de Kirchnerren "defentsa gabeziako egoeraz" baliatuta, Argentinako Justiziak zehaztu duenez.
Justiziaren arabera, Uliarte, erasoa gertatu zen lekuaren inguruan egon zen momentu hartan, eta bazekien bere bikotekideak su arma zeramala.
Hilketa saiakera kalifikatuaren bidez prozesatu ahal dituzte biak, eta zigorra are larriagoa izan daiteke bi pertsona edo gehiago egoteagatik, biktimaren defentsa gabeziagatik, erasoa aldez aurretik planifikatzeagatik eta zenbakiak arraspatutako arma erabiltzeagatik.