Mundua -

Iruzkina

Assadek eutsi egiten dio nazioartearen presioari

Mendebaldeko herrialde guztiek Siriako enbaxadoreak kanporatu dituzte. Bashar el Assad Siriako presidentearen kontra hartutako neurria izan da zibilen hilketa gehiago izan direla jakin ostean.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mendebaldeko herrialde guztiek Siriako enbaxadoreak kanporatu dituzte. Bashar el Assad Siriako presidentearen kontra hartutako neurria izan da zibilen hilketa gehiago izan direla jakin ostean.

Harrigarriena da neurri hori aurrez hartu ez izana, kontuan izanda Assaden erregimenaren errepresioa duela urte eta erdi hasi zela. Neurri garrantzitsua da, baina litekeena da jada eraginkorra ez izatea.

Assadek jada erabakia hartua du, kosta ala kosta botereari eusten saiatuko da eta pentsa zezakeen horrek lehenago edo geroago Londres, Paris eta Washingtongo ateak ixtea ekarriko ziola. Berak eta bere ingurukoek, ordea, nahikoa denbora izan dute dirua bertatik atera eta Dubaira eramateko.

Eta enbaxadoreak kanporatu izanak nazioartean isolatuta geratu dela agerian utzi arren, Assadek nahikoa du egun dituen hiru aliatuekin aurrera egiteko: Iran, Errusia eta Txinarekin. Jakin badaki Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak ez duela Sirian militarki esku hartzerik onartuko; esku hartze hori gainera oso arriskutsua litzateke eskualde horretan gerra piztea ekar dezakeelako.

Gauzak honela, atzo Kofi Annan Nazio Batuen Erakundearen bidali bereziarekin elkartu zenean argi geratu da ez ziola jaramonik egin. Biak elkartuta zeuden ordu berean segurtasun indarrek zibilen kontrako eraso gehiago egiten ari zirenaren berriak iritsi ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea