Mundua -
Herrialdearen iparraldean
17 pertsona hil dira eta 350 zauritu Italian izandako lurrikaretan
Halaber, Emilia Romaña herrialdean (dardarengatik kaltetuenetako bat) 13.000 pertsonek euren etxebizitzak utzi behar izan zituzten asteartean Italia iparraldean izan ziren lurrikaren ondorioz.
Erredakzioa
Italia iparraldean asteartean izan ziren lurrikarek 13.000 pertsona eraman zituzten euren etxebizitzak uztera Emilia Roñana herrialdean (dardarengatik kaltetuenetako bat izan da), eta 17 pertsona hil ziren eta 350 zauritu herrialde osoan.
Italiako agintariek kontatutako hildako azken pertsona Medolla herrian galduta eman zuten aurretik, lehenengo lurrikararen ostean, 09:00etan. Asteartean, kontaketa ofizialaren arabera, 228 dardara sismiko izan ziren, guztiak lehenengo orduko lurrikararen ondoren; 5,8ko magnitudea izan zuten Richter eskalan.
Orain arte, agintariek 5.000 denda jarri dituzte etxetik alde egin behar izan dutenentzat, eta Babes Zibilak kudeatzen dituen laguntzeko bederatzi zelaietan daude, eskoletan, hoteletan eta gimnasioetan.