Mundua -

Mexiko

6,9ko lurrikara batek alerta sismikoa aktibatu du Mexikon, aste honetan bigarrenez

Lurrikara bertan 01:16ak zirenean (08:16ak Euskal Herrian) gertatu da. Epizentroa Coalcomanetik 81 kilometro hegoaldera izan du, Michoacan eskualdean, joan den astelehenean beste lurrikara batek astindu zuen toki berean.

Ehunka milaka lagun kalera atera dira gauean lurrikaratik babesteko. EFE
Ehunka milaka lagun kalera atera dira gauean lurrikaratik babesteko. EFE
Ehunka milaka lagun kalera atera dira gauean lurrikaratik babesteko. EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

6,9ko indarreko lurrikara batek Mexikoko erdialdean alerta sismikoa aktibatu du ostegun honetan. Joan den astelehenean, irailaren 19an, herrialdea astindu zuen 7,7ko indarreko lurrikararen erreplika izan daiteke. 

Mexikon goizaldeko 01:16ak zirenean (08:16ak Euskal Herrian) gertatu da. Epizentroa Coalcomanetik 81 kilometro hegoaldera izan du, Michoacan eskualdean, joan den astelehenean beste lurrikara batek astindu zuen toki berean. 

Mexiko Hirian, alerta sismikoa aktibatu da, eta ehunka milaka lagun kalera atera dira gauean lurrikaratik babesteko. 

1985eko eta 2017ko lurrikarak oroitzeko urtero irailaren 19an egiten den simulakro nazionaletik ordubete baino gutxiagora, Mexiko astindu zuen lurrikara bat izan zen joan den astelehenean, irailaren 19an. Historia hurbileko suntsitzaileenak izan ziren aipatu lurrikara horiek. 20.000 hildako utzi zituen 1985ekoak, eta 370 inguru, 2017koak. 

Asteleheneko azken sismoak bi hildako eta 10 zauritu utzi zituen Mexikoko mendebaldean, eta ordutik, 1.000 erreplika baino gehiago izan dira, eta ostegun honetakoa handiena izan dela uste da.

Mexiko Hiriko Gobernuak zaintza protokoloak abiarazi ditu, baina orain arte ez du kalterik eragin.

Informazio ofizial gehiago espero da Andres Manuel Lopez Obrador presidentearen goizeko prentsaurrekoan 07:00etan (14:00ak Euskal Herrian).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Mexiko Eguneko albisteak Albisteak Lurrikarak