Mundua -
Maryland
Gizon batek pisukidea hil eta bihotza eta burmuina jan dizkio, AEBetan
Poliziak biktimaren burua eta bi eskuak edukiontzi batzuetan aurkitu ondoren, gizonak aitortu egin du hilketa eta ondorengo kanibalismoa.
Erredakzioa
AEBetako Poliziak gizonezko bat atxilotu du pisukidea hil, zatikatu, eta bihotza eta burmuina jatea leporatuta, Marylandgo Poliziak CNN kateari jakitera eman dionez.
Poliziak biktimaren burua eta bi eskuak edukiontzi batzuetan aurkitu ondoren, gizonak aitortu egin du hilketa eta ondorengo kanibalismoa. Kujoe Bonsafo Agyei-Kodie zen biktima eta gorputzaren beste zatiak eliza baten ondoko zaborrontzi batean aurkitu dituzte.
Alexander Kiyua da atxilotua eta 21 urte ditu. Dagoeneko kartzelan sartu dute hilketa leporatuta.
Biktimak 37 urte zituen eta Ghanakoa zen jaiotzez. Gorpua aurkitu baino sei egun lehenago salatu zuten gizonaren desagerpena.