Mundua -

Istripua

147 bidaiari zeramatzan hegazkin batek lurra jo du Nigerian

Ezbeharra Lagos hiriko Murtala Muhammed Nazioarteko Aireportutik gertu jazo da. Larrialdiak Kudeatzeko Agentzia Nazionalak baieztatu duenez, bidaiari guztiak bertan hil dira.

Baliteke bidaiari guztiak bertan hil izana. Argazkia: EITB
Baliteke bidaiari guztiak bertan hil izana. Argazkia: EITB
Tragedia Nigerian: 159 bidaiari zeramatzan hegazkin batek lurra jo du

00:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

147 bidaiari zeramatzan hegazkin batek lurra jo du Nigeriako Lagos hiriko Murtala Muhammed Nazioarteko Aireportutik hurbil, lurra hartzera zihoazenean. Antza, gertaera istripu bat izan da.

Dana Air konpainiako hegazkin hau Abuyatik Lagosera zihoan eta zonalde txiroan kokatutako eraikin baten kontra egin du talka, Ilju auzoan, eta ondorioz, erori da lurrera. Larrialdiak Kudeatzeko Agentzia Nazionalak baieztatu duenez, bidaiari guztiak bertan hil dira.

CKN Nigeriako webguneak hainbat argazki argitaratu ditu, eta haietan ke beltzako zutabeak dira ikusgai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea