Mundua -

AEBen eraso batean

Al Kaidako 'bigarrena' hil da Pakistanen, bonbardaketa batean

AEBetako indar armatuek zuzendutako eraso batean hil da Abu Yaba Al Libi. Operazio horren ondorioz, guztira 15 pertsona hil dira eta beste hiru zauritu.

Abu Yaba al Libi, Al Kaidako 'bigarrena' hil dute. EFE
Abu Yaba al Libi, Al Kaidako 'bigarrena' hil dute. EFE
Abu Yaba al Libi, Al Kaidako 'bigarrena' hil dute. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abu Yaba al Libi Al Kaidako 'bigarrena' hil da Pakistanen, AEBetako iturriek egiaztatu dutenez.

Antza, indar estatubatuarrek zuzendutako bonbardaketa batean hil da al Libi, Pakistan iparraldeko Waziristan eskualdean, tripulaziorik gabeko hegazkin batek jaurtitako misilen ondorioz.

AEBetako hegazkinak sei bat misil jaurti ditu Mir Ali herriaren inguruan, Afganistango mugatik gertu dagoen gune batean, alegia. Erasoan 15 pertsona hil dira eta beste hiru zauritu.

AEBetako indar armatuek 2011ko maiatzaren 2an hil zuten Osama Bin Laden Al Kaidako liderra. Armada estatubatuarrak milioi bat dolarreko ordain-saria eskaini zuen Al Libiren inguruko berriren baten truke.

"Libiarra"

Al Libiren benetazko izena Mohamed Asan Qaid zen, libiar jatorriko teologoa zen, Kimikan lizentziatua eta hedabideetan aditua. 2005ean Afganistango kartzela batetatik ihes egin ostean hartu zuen ospea Al Kaidako zirkuluetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea