Mundua -
Polemika
Kasidiaris ultrak sekulakoak egin ditu Greziako telebistan
Zuzeneko eztabaida batean bi emakumezkori eraso egin dien eta telebistako estudioetako gela batean giltzapetu dute. Hala ere, atea bota eta ihesean atera da.
Erredakzioa
Ilia Kasidiaris Urrezko Egunsentia alderdi ultraeskuindarreko liderrak baso bat ur bota dio ezkerreko alderdiko emakume bati eta beste bati zaplastekoa eman dio zuzeneko telebista saio batean. Ondorioz, fiskalak Kasidiaris atxilotzeko agindua eman du.
Saioa Antenna kate pribatuak eman du eta emisioa eten egin behar izan dute Katsidiarisen erasoaren ondorioz. Jarraian, ultren liderra gela batean giltzapetu dute. Hala ere, atea botatzea lortu eta ihes egin du, saioko aurkezlearen arabera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea