Mundua -

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Gutxienez zazpi pertsona hil dituzte Virginiako supermerkatu batean izandako tiroketan

Erasotzailea hildakoen artean dago.

Tiroketa Virginian. Reuters agentziak bidalitako bideo batetik ateratako irudia
Tiroketa Virginian
Gutxienez zazpi pertsona hil dituzte Virginiako supermerkatu batean izandako tiroketan

0:49

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat pertsona hil dituzte Virginiako (Ameriketako Estatu Batuak) supermerkatu batean izandako tiroketa batean, bertako agintariek jakinarazi dutenez.

WAVY telebista kateak zabaldutako informazioaren arabera, erasotzailea ere hil egin da. Biktimen kopurua zehaztu gabe baldin badago ere, hildakoak hamar baino gutxiago direla adierazi dio poliziaren bozeramaile batek aipaturiko hedabideari.

Poliziak 22:12an jaso zuen abisua (Euskal Herrian 04:12 zirenean), tiroketa gertatu den Chesapeake hiriko Walmart kateko supermerkatua oraindik irekita zegoenean.

Supermerkatuan edo inguruetan egon zitezkeen pertsonen senideei hiriko biltzar jauregira joateko deia egin diete.

Chesapeake 250.000 biztanle inguruko hiria da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak albisteak Atentatuak Eguneko albisteak Albisteak