Mundua -
aebko senatua
Demokratek gehiengoa lortu dute Estatu Batuetako Senatuan, Georgiaren garaipenaren ostean
Bien bitartean, Trump Erakundeko bi enpresa errudun jo ditu epaimahaiak iruzur fiskala eta dokumentuak faltsutzea egotzita.
agentziak | eitb media
Raphael Warnock, Georgiako senatari demokrata Herschel Walker aurkari errepublikarrari gailendu zaio Estatu Batuetako agintaldi erdiko hauteskunde legegileen bigarren itzulian, lehen itzulian 9 puntuko aldearekin galdu ostean. Hots, bi urtez berdinketa izan ondoren, demokratek gehiengoa lortu dute AEBko Senatuan.
Walker hautagai ahula izan da, zenbait akats eta kontraesan tarteko; hala nola abortua errefusatzeagatik -neska-lagun ohi bati abortua ordaindu ziola jakinda ere-, edo Donald Trumpi baldintzarik gabe babesa emateagatik.
Prosezu judizialak pilatzen zaizkio Trumpi
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidente ohia hainbat ikerketa eta prozesu judizialetan dago sartuta, besteak beste, bere enpresen maniobra fiskalekin zerikusia duten gaietan, baita Etxe Zuritik atera ondoren dokumentuak eta materialak legez kanpo erabiltzearekin ere.
Oraingoan, Estatu Batuetako epaimahaiak Trump Erakundeko bi enpresa -Trump Corp. y Trump Payroll Corp.- errudun jo ditu zerga-iruzurra eta dokumentuak faltsutzea egotzita, hamabost urtez autoritateei zergak ordaintzea ekiditeko iruzur egin izanagatik. Fiskalek behin eta berriz azpimarratu dute iruzur guzti hauekin Trumpek lortutako etekinak mardulak direla.
Epaia urtarrilerako espero da, eta 1,61 milioi dolarreko isuna ekar diezaioke.