Mundua -

Manifestazio jendetsua

Milaka pertsona manifestatu dira Moskun Putinen kontra

Antolatzaileen eta oposizioan dauden hedabideen arabera, 25.000 eta 100.000 pertsona artean egon dira manifestazioan.

Manifestazio jendetsua Moskun. Argazkia: EFE
Manifestazio jendetsua Moskun. Argazkia: EFE
Manifestazio jendetsua Moskun. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsona atera dira kalera gaur, Vladimir Putinek Gobernua hartu zuenetik lehen aldiz, Moskun Kremlinen politikaren aurka protestatzeko.

Parte-hartzaileen kopuruak 50.000tik beherakoa izan behar zuen, Putinek onarturiko lege berriaren arabera. Antolatzaileek eta oposizioan dauden hedabideek RIA Novosti albiste agentziari esan diotenez, 25.000 eta 100.000 pertsona artean egon dira manifestazioan; Poliziak, ordea, 18.000 manifestari inguru baino ez direla egon esan du.

“Batuta gauden artean, ez gaituzte garaituko”, oihukatu dute bertaratu direnek; horietako gehienak komunistak, liberal-demokratak eta nazionalistak, gehienbat. Gobernuak baimendu gabeko edota ordena publikoarentzat arriskutsuak diren elkarretaratzeetan parte hartzen dutenei isunak areagotzeko erabakia hartu duen arren, horrek ez dituztela beldurtzen adierazi dute.

12.000 polizia inguru hedatu dituzte Errusiako hiriburuan, oposizioak abenduko hauteskundeetan (Errusia Batua izan zen irabazle) iruzurra egon zela salatu zuenetik, ohikoa da polizia ugari ikustea kalean horrelako mobilizazioetan.

Maiatzaren 6ko istiluak

Maiatzaren 6an Kremlinaren aurkako manifestazioan, manifestarien eta Poliziaren arteko istiluak egon ziren, eta 650 pertsona atxilotu zituzten, aktibisten arabera.

Agintariek 13 pertsona inputatu dituzte istiluak eragiteagatik, eta astelehenean oposizioko lider batzuen etxeak miatu zituen Errusiako Poliziak: Alexei Navalni, Sergei Udaltsov, Ilia Yashin eta Ksenia Sobchak.

Gaur 11:00etarako deitu dituzte galdeketak, mobilizazioa hasi baino ordubete lehenagorako. Navalnik, Yashinek eta Sobchakek galdeketetara joan ondoren joango zirela manifestaziora esan zuten. Udaltsovek, berriz, galdeketa atzeratzeko eskatu zuen, eta manifestaziora joan da.

Milaka pertsona atera dira kalera gaur, Vladimir Putinek Gobernua hartu zuenetik lehen aldiz, Moskun Kremlinen politikaren aurka protestatzeko.Parte-hartzaileen kopuruak 50.000tik beherakoa izan behar zuen, Putinek onarturiko lege berriaren arabera. Antolatzaileek eta oposizioan dauden hedabideek RIA Novosti albiste agentziari esan diotenez, 25.000 eta 100.000 pertsona artean egon dira manifestazioan; Poliziak, ordea, 18.000 manifestari inguru baino ez direla egon esan du.“Batuta gauden artean, ez gaituzte garaituko”, oihukatu dute bertaratu direnek; horietako gehienak komunistak, liberal-demokratak eta nazionalistak, gehienbat. Gobernuak baimendu gabeko edota ordena publikoarentzat arriskutsuak diren elkarretaratzeetan parte hartzen dutenei isunak areagotzeko erabakia hartu duen arren, horrek ez dituztela beldurtzen adierazi dute.12.000 polizia inguru hedatu dituzte Errusiako hiriburuan, oposizioak abenduko hauteskundeetan (Errusia Batua izan zen irabazle) iruzurra egon zela salatu zuenetik, ohikoa da polizia ugari ikustea kalean horrelako mobilizazioetan.Maiatzaren 6ko istiluakMaiatzaren 6an Kremlinaren aurkako manifestazioan, manifestarien eta Poliziaren arteko istiluak egon ziren, eta 650 pertsona atxilotu zituzten, aktibisten arabera.Agintariek 13 pertsona inputatu dituzte istiluak eragiteagatik, eta astelehenean oposizioko lider batzuen etxeak miatu zituen Errusiako Poliziak: Alexei Navalni, Sergei Udaltsov, Ilia Yashin eta Ksenia Sobchak.Gaur 11:00etarako deitu dituzte galdeketak, mobilizazioa hasi baino ordubete lehenagorako. Navalnik, Yashinek eta Sobchakek galdeketetara joan ondoren joango zirela manifestaziora esan zuten. Udaltsovek, berriz, galdeketa atzeratzeko eskatu zuen, eta manifestaziora joan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Vladímir Putin argazkiak