Mundua -

Gertakaria

Gizon batek lau seme-alabak hil ditu Alemanian

Gizonak SMS bidez aitortu zion krimena emazteari eta emakumearen senideak izan ziren Poliziari abisua eman ziotenak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

36 urteko gizonezko batek lau seme-alabak hil ditu (5 eta 12 urte artekoak) eta gero bere buruaz beste egiten saiatu da, Alemania iparraldeko Islede herrian, Hildesheimeko fiskaltzak jakitera eman duenez.

Gizona larri zaurituta dago ospitale batean, Poliziaren zaintzapean. Lau seme-alaben hilketa leporatzen diote. Dirudienez, emaztea atzerrian zegoela aprobetxatu zuen hilketak egiteko.

Gizonak SMS bidez aitortu zion krimena emazteari eta emakumearen senideak izan ziren Poliziari abisua eman ziotenak.

Segurtasun indarrek atzo arratsaldean aurkitu zituzten gorpuak. Lehenik 12 urteko alabaren gorpua aurkitu zuten, eta ondoren 5 eta 9 urte arteko hiru mutikoenak.

Oraindik ezin izan dute ustezko hiltzailea galdekatu, oso larri baitago ospitalean, baina fiskaltzak esan du agurtzeko gutun bat idatzi zuela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea