Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Zortzi kideko familia bat, tartean bost adingabe, tiroz hil dute Utahn

Familia ondo zegoela egiaztatzeko azterketa bat egiten ari zela aurkitu zituen Poliziak biktimak, horretarako eskaera edo abisua jaso ondoren.

Enoch, Salt Lake Citytik (Utah) 394 kilometro hegoaldera dagoen herria. Irudia: EITB
Enoch, Salt Lake Citytik (Utah) 394 kilometro hegoaldera dagoen herria. Irudia: EITB
Enoch, Salt Lake Citytik (Utah) 394 kilometro hegoaldera dagoen herria. Irudia: EITB

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi laguneko familia bat -hiru heldu eta bost adingabe- tiroz hil dute Utahko (AEB) hego-mendebaldeko landa-eremu batean, AEBetako hedabideek jakitera eman dutenez.

NPR irrati kate publikoak Enocheko (Utah) udal arduradunen ohar bat aipatu du, eta azaldu du Poliziak familia ondo zegoela egiaztatzeko azterketa egiten ari zela aurkitu zituela biktimak, horretarako eskaera edo abisua bat jaso ondoren.

Gorpu guztiak asteazkenean aurkitu zituzten Enocheko etxean, Salt Lake Citytik 394 kilometro hegoaldera dagoen 8000 biztanleko herrian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Erailketak albisteak